HIRUBAT

Horarios Partidos Deporte Escolar en P.M. San Inazio

Horarios Partidos Deporte Federado en P.M. San Inazio

 

San Inazio SD 1956. urtean jaio zen auzoan zegoen futbol zaletasunari bidea emateko. 1975an, erregionaleko lehenengo mailara igo zen, hurrengo urtean lehentasunezkoan egotea lortu zuelarik.
81/82. denboraldian Bizkaiko afizionatuen txapelketa irabazi zuen San Mamesen Arratiaren aurka jolasturiko partidua irabazi ta gero.
CDF Ibarreko 1988ko maiatzean sortu zen, besteak beste, Jose Garciak, Asturias ezizenez ezagututa, eta Aris Marcosek, Marcosek, egindako lanagatik. Hauek biak, presidente eta idazkari sortzaileak izan ziren hastapen garai horietan. Horrela ,ELORRIETAKO KIROL ELKARTEAK umeekin egiten zuen lanak jarraipena izango zuen auzotik alde egin gabe gorako kategorietan ere aritzeko.
1.998/99 denboraldian, taldea sortu berri zen denboraldian, senior talde bat izan zuen, federatua hau, eta bestea haurren kategorian. Hurrengoan, bigarren mailako gazteen talde bat sortu zen eta bi haurrena.
Gaur egun, gazteen bi talde ditu, lehentasunezko kategorian eta bigarren mailan, eta haurrena bi kirol eskola izeneko atalean.
1983ko irailaren 7an, 8-14 urte arteko oinarrizko futbolaren ikasketa hasteko lehenengo urratsak eman ziren. Floro Palenque, Cesar Caballero, Marcos Ramos, Aparicio Gonzalez, Martin Caderot, Julián Pozuelo, Santi Diego, Manuel Gordon, Carlos Gomez, Avelino Toyos eta abar luze bati esker bultzatu zen ekimen hau, egindako asanbladaren bidez. Lehenbiziko futbol zelaia hasi ziren prestatzen Elorrietako etxe handiaren atzeko partean. 1985an Bizkaiko Futbol Federazioan eman zuten eskolaren izena. Garai horietan, taldeko bazkide guztiek denetarik egin behar izan zuten, hondarra kamioietatik jaitsi, zelaia pintatu, argindarra eskatu eta abar luze bat…
Kirol arloari dagokionez, arrakasta handiko bi txapelketa daude lotuta hasierako garai horiekin: Bizkaiko Kopa, Jose Luis Alvaro “Pi” entrenatzailearen eskutik eta umeen kategorian 1995ko Gabonetako txapelketa Athleticen Lezamako instalazioetan lorturikoa.
1986garren urtetik aurrera, zazpiko futboleko txapelketa antolatu izan da, Floro Palenque izenekoa, hain zuzen ere, bazkide sortzailearen ohorez egiten dena. Eta 2010. urtetik, umeen azken urteko 16 talderen arteko txapelketa egin ohi da.
Elorrieta, Ibarreko eta San Inazioko klubek bategiteko prozezua martxan jartzea erabaki zuten auzoan zegoen futbol ahalmena bideratu, elkartu eta batu ahal izateko. Eta hortaz, ikasketa ,auzoan bertan, gauzatuko zen umetxoen lehenengo urteetatik hasita ibilbidea amaitu arte.
Talde bakoitzeko bi ordezkarik osaturiko batzordeak proiektuaren bideragarritasuna aztertu ondoren aurrera egitea erabaki zuten. Hau 2009ko martxoaren hiruan izan zen. Orduan jaio zen beraz Hiru-bat.

Sani

Preferente … Tercera … Femenino 2ª Div.

 Ibarreko

Juvenil Preferente ……… Juvenil Segunda 

Cadete Preferente ……….. Cadete Segunda G4

Infantil A G3 …………………… Infantil B G7