Gure jokalaria Arixen Santamaría Athletic Club-era! / ¡El Athletic Club incorpora a nuestra jugadora Arixen Santamaría!

Elorrieta KE-ko kategoria guztietatik igaro, eta gure armarria, partidu eta entrenamendu bakoitzean, irribarre eder batekin defendatu eta gero, gure txapelduna Arixen Santamaría, Lezamarako norabidea hartu berri du Athletic Club-eko jokalari bihurtzeko. Merezitako saria izan da, eta hala espero genuen egia esan. Esfortsu eta lan handia dago honen atzean… Horrek, eta sekulako ilusioa izateak izan dira hobekuntza eta hazkundearen arrazoi nagusiak. Eta, horren ondorio, aurtengo denboraldian jada Athletic eta gure selekzioko kamisetak jantzi izana!

Zorterik onena opa dizugu zure ametsa dena betetzen. Ametsa, hasi besterik ez da egin… Hemen hasten da zure ibilbide berria, eta bide horretan izango gaituzu Elorrieta KE-koak edonon edozein momentutan ere animatzen! Plazer bat izan da guretzako hainbeste momentu zurekin partekatzea. Azkenengo gauza bat bakarrik eskatu ahal dizugu… segi horrela, eta disfrutatu futbolean jolasten!

ZORIONAK ARIXEN!

Después de pasar por todas las categorías de Elorrieta KE, y defender nuestro escudo con una sonrisa maravillosa en cada partido y entrenamiento, nuestra campeona Arixen Santamaria pone rumbo a Lezama para convertirse en jugadora del Athletic Club. Tras años de enorme esfuerzo, trabajo e ilusión y como consecuencia de ello, de mejora y evolución, era un premio que muchos esperábamos tras haberla visto vestir las camisetas del Athletic y de nuestra selección durante esta última temporada.

Te deseamos mucha suerte en lo que seguramente será ver cumplir tu sueño. Un sueño que no ha hecho más que empezar. Aquí empieza un nuevo camino en el que Elorrieta KE te seguirá haya donde estés animándote en cada momento. Ha sido un placer poder compartir contigo tantos momentos. Solo podemos pedirte una última cosa, ¡sigue así y disfruta del fútbol!

ZORIONAK ARIXEN!